Versailles[1] Frantziako erdi-iparraldeko udalerria da, Yvelines departamenduko hiriburua, Ile de France eskualdean, Parisko metropoligunean. Jauregi eskerga eraikita, XVII. eta XVIII. mendeetan Frantziako gortea bertan kokatu zenez gero, de facto erresumako hiriburua izan zen. 2005. urtean 86.400 biztanle zituen.

Versaillesko jauregia

Versaillesko hitzarmenak

Versailles hirian nazioarteko hainbat itun egin dira:

Versaillesko jauregia, 1668an

Ekonomia

Administrazio- eta turismo-hiria da. Zerbitzuak eta, batez ere, jauregiak erakartzen duen turismoa dira Versaillesko ekonomiaren oinarriak. Industriari dagokionez, aipagarriak dira kimika, erlojugintza eta gozogintza.

Ondasun nabarmenak

Monumentu ugari gorde dira, Luis XIV.ak Frantziako gortea Versaillesen ezarri zuen garaikoak bereziki; besteak beste, aipagarriak dira Versaillesko jauregia, Frantziako arkitektura klasikoaren eredu dena, eta haren inguruko lorategiak.

Versaillestar ezagunak

Herri eta hiri senidetuak

Versailles ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. (Ingelesez) Taipei City Council. (kontsulta data: 2018-07-21).

Kanpo estekak