Paul Gadenne (Armentières, Frantses Flandria, 1907ko apirilaren 4Kanbo, Lapurdi, 1956ko maiatzaren 1) Euskal Herriarekin lotura izan zuen frantsesezko idazlea izan zen.

Biografia

Lehen Mundu Gerragatik Armentières herritik alde egin beharrean, Gadenne familiak Boulogne-sur-Merrera jo zuen Parisen plantatu baino lehen. Paulek ikasketak Parisen egin zituen 1918tik aurrera; Louis-le-Grand lizeoan Thierry Maulnier, Robert Brasillach eta Maurice Bardècheren ikaskidea izan zen. Goi mailako ikasketak Parisko Unibertsitateko Letretako Fakultatean egin zituen; diploma Prousti buruzko lan batekin lortu zuen. Irakasle lanean 1932an estreinatu zen, Elbeufen (Normandia).

1933an tuberkulosiak bere irakasle-ibilbidea moztu zion; horregatik zenbait hilabete Praz-Coutant erietxean pasatu zituen, Savoiako Sallanches herrian.

Bere lehen eleberria, Siloé (1941), neurri batean autobiografikoa da, erietxeko egunez eta hausnarketez ari delako. La Rue profonde (1948) eta L'Avenue (1949) lanetan olerkaria den pertsonaia baten bidez sorkuntza artistikoaren misterioa jorratu zuen. Topaketa, banaketa eta errua Bigarren Mundu Gerraren eta naziekiko kolaborazioaren testuinguruan ere landu zituen gaiak izan ziren, La Plage de Scheveningen (1952) lanean adibidez.

Kanbon hil zen 49 urterekin, tuberkulosiaren eraginez.

Lanak

Eleberriak

Bestelakoa

  • Baleine, Actes Sud, 1982
  • Scènes dans le château, Actes Sud, 1986
  • Poèmes, Actes Sud, 1983
  • Michel Kohlaas (antzezlana)
  • À propos du roman (saiakera), Actes Sud, 1983
  • Carnets
  • Une grandeur impossible (kronikak), Finitude, 2004

Euskal Herriaz

Kanbon hil eta Lapurdin zenbait urtez bizi izateaz gain Gadennek bere lan garrantzitsuenetakoa den Gaineko kartielak[1] edo Les Hauts-Quartiers (Seuil, 1973) eleberrian Baionako burgesiaren erretratua eskaintzen du, bereziki kulturarekiko zukeen ardurarik eza eta itxikeria azpimarratu zituelarik.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindian sartze-mintzaldia: Baionan, Xarles Bidegain, Euskera 2010, 55, 3. 1.096.or.

Ikus, gainera

Kanpo loturak