Nela Gaztelako ipar-ekialdeko ibaia da, Ebro ibaiaren ezkerraldeko adarra. Somo mendietan, Merindad de Valdeporres udalerrian, sortzen da eta Trespadernetik gertu du ahoa. Bitartean Merindadeak zeharkatzen ditu.[1]
Ibaiadarrak
Ezkerraldetik: Busnelan La Brenón, los Cobatos eta Cortemoro errekak; Engaña ibaia Santelicesen; Cogullos erreka Puentedeyn; Trema ibaia Bocosen; Trueba ibaia Moneon; Trancos eta El Molino errekak Pradolamatan eta El Gorrión erreka Nofuentesen.
Eskuinaldetik: Sollondón erreka Busnelan; Torriente ibaia Cidaden; La Gándara Quintanabaldon; Los Berzales erreka Villacomparada de Ruedan eta La Herradura El Vadon.
Fauna
Martin arrantzale (Alcedo atthis) eta buztangorri argi (Phoenicurus phoenicurus) hegaztiak; ferra-saguzar txiki (Rhinolophus hipposideros), ferra-saguzar handi (Rhinolophus ferrumequinum), piriniar muturluze (Galemys pyrenaicus) eta igaraba arrunt (Lutra lutra) ugaztunak; iberiar apo pintatu (Discoglossus galganoi) apoa; Parachondrostoma toxostoma arraina edo Elona quimperiana barraskiloa bertan bizi dira.
Erreferentziak
- ↑ Del Rivero, Enrique. (1997). Rincones singulares de Burgos.. Caja de Burgos ISBN 84-87152-30-9..
Kanpo estekak
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page