Mendaza[4] ([menðas̻a]) Nafarroako udalerria da, Lizarrako merindadea kokatua. Berrotza ibarrean iparralderen dagoen udala da. Izan ere, Berrotza udalerria XIX. mendean hainbat udaletan banatu zen, eta haietako bat, Mendaza.
Honako herriek osatzen dute: Asarta, Acedo, Mendaza (herriburua) eta Ubago. Estenblo baserria eta Granada jaurerria ere udalerri honetan daude. Behin betiko fusioa baino lehen, 1842ko erroldan, egungo lurraldeak lau udalerritan banatuta ageri ziren: Asarta eta Kabrega, Acedo eta Granada, Ubago eta Mendaza bera.
31.8 kilometro koadrokoa da.
Geografia
Ingurune naturala eta klima
Kokapena
Mendaza Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean dago, Arabako mugatik gertu, eta Nafarroako hiriburutik 68 kilometrora. Herria NA-129 errepidearen ertz batean dago, Acedo eta Mues bitartean, Kodesko mendilerroaren ekialdeko muturrean kokatuta.
Klima
Mendazako klima mediterraneo epela da, urteko batez besteko tenperaturak 8 eta 12 gradu artekoak, eta prezipitazioak 600 eta 1.200mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira herrigunean, eta 120 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.
Landaredia
Herriaren inguruan jatorrizko 1457 hektarea arte geratzen dira, gizakiaren eragina dela eta, asko degradatu da euren itxura.
Nafarroako naturako monumentua, Quercus Ilex motako arte espeziea da, barrualdea hutsik dauka, eta hiru oinarriren gainean eusten da. Zuhaitzak 1.200 urte inguru dituela uste da, sekula aurkitutako arterik zaharrenetakoa.
Udalerri mugakideak
Mugakideak hauek dira: Lana (iparraldean); Antzin, Piedramillera eta Sorlada (ekialdean); Mues eta Desoio (hegoaldean); eta Mirafuentes, Nazar eta Zuñiga (mendebaldean).
Ekonomia
Zerbitzuak
Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta osasun zerbitzuaz arduratzen da Mendazan eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Demografia
Politika
Udaletxea
Mendazako udaleko idazkaria Zuñigako idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Arriba kalea, 1
Udal hauteskundeak
Azken urteetan Mendazako alkateak Nafarroako Herriaren Batasuneko kideak izan dira. 2007an Javier Ángel López de Dicastillo Sanz aukeratu zuten; alderdiak lau zinegotzi lortu zituen, eta hortaz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak zortzi izan ziren (emandako guztien %3,94) eta boto zuriak hamasei (%8,21). Abstentzioa %32,11koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| UPN | 102 | 4 |
| Agrupación Electoral Independiente | 77 | 3 |
2011ko udal hauteskundeetan alderdi bereko Jesús Gambra aukeratu zuten alkate; aurkeztutako zerrenda bakarra UPNkoa (108 boto eta 7 zinegotziak) izan zen.
Alkateak
Hauek izan dira Mendazako azken alkateak:
| Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
| Pedro Jesus Alecha Berruete[5][6] | 1979 | 1983 | Agrupacion de Electores de Mendaza | |
| Antonio Martinez Martinez[5][6] | 1983 | 1987 | Agrupacion Electoral San Valentin | |
| Jose Aramendia Carlos[5] | 1987 | 1991 | Agrupacion Electoral Independiente de Mendaza | |
| Jose Aramendia Carlos[5] | 1991 | 1995 | Nafar Herriaren Batasuna | |
| Jose Aramendia Carlos[5] | 1995 | 1999 | Nafar Herriaren Batasuna | |
| Jose Aramendia Carlos[5] | 1999 | 2002 a | Nafar Herriaren Batasuna | |
| Javier Angel Lopez de Dicastillo Sainz[5] | 2002 | 2003 | Nafar Herriaren Batasuna | |
| Javier Angel Lopez de Dicastillo Sainz[5] | 2003 | 2007 | Nafar Herriaren Batasuna | |
| Javier Angel Lopez de Dicastillo Sainz[5] | 2007 | 2011 | Nafar Herriaren Batasuna | |
| Jesus Gambra Zubiria[5] | 2011 | 2015 | Nafar Herriaren Batasuna | |
| Javier Senosiain Paternain[5][7] | 2015 | 2019 | Nafar Herriaren Batasuna | |
| Javier Senosiain Paternain[5][8] | 2019 | 2023 | Agrupacion Electoral La Berrueza | |
| Javier Senosiain Paternain[9][10] | 2023 | Jardunean | Agrupacion Electoral La Berrueza | |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Garraioa
Araba Bus sareko
lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Kultura
Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Mendaza eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,43k zekien euskaraz hitz egiten.
Santa Coloma murrua
Santa Coloma baseliza burdin aroko murru baten gainean eraiki zen. [11] Bertan hainbat zeramika aztarna aurkitzen dira, hain zuzen ere zeramika grafitatuak izenekoak.[12]
Erreferentziak
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ a b c d e f g h i j k l m (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-04-20).
- ↑ a b «Mendaza» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2020-04-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tiempos de cambio en Tierra Estella» Revista Calle Mayor 2015-05-29 (kontsulta data: 2025-02-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El mapa político de Navarra: todos los alcaldes y alcaldesas» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-16 (kontsulta data: 2025-02-16).
- ↑ «Toki entitateen gida» Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa (kontsulta data: 2025-04-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (kontsulta data: 2025-02-12).
- ↑ Castiella Rodríguez, Amparo. (2004). «Peculiaridades del poblamiento prerromano en territorio vascón: Navarra» Cuadernos de Arqueología (Pamplona: Universidad de Navarra) 12: 177-233. (kontsulta data: 2025-10-11).
- ↑ Nájera Marcos, Israel. (2007-2008). «Nuevos hallazgos de cerámica grafitada en Navarra: Santa Coloma (Mendaza)» Trabajos de arqueología Navarra, 20: 45-62. (kontsulta data: 2025-10-11).
Ikus, gainera
Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXI, Iruñea, 1994. ISBN 84-235-1313-0
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Mendazako udalaren webgunea.
- Herriaren urrutiko ikuspegia NA-139 errepidetik Google Street View-n.
- (Gaztelaniaz) Mendazari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Berrotza._La_Berrueza._Una_mirada_peculiar_al_Valle.pdf
| Mendaza | ||
|---|---|---|
| Acedo | Asarta | Estenblo | Granada | Mendaza | Ubago | ||