Martini gin eta bermutarekin eginiko koktela da, oliba edo limoi azal biratuarekin apaindua. Koktel-kopan zerbitzatu ohi da. [1][2] Martiniaren aldaera asko daude, nahiz eta ezagunena vodka martini izan, non ginebra vodkaz ordezten den.[3] Beste aldaera bat martini bikoitza da, ginebra eta vodka kopuru bikoitzarekin. Edari hau, orokorrean, aperitibo gisa edo afaldu aurretik hartu ohi da.
Historia
Martini 1910 inguruan sortua dirudi. XX. mendeko lehen hamarkadan New Yorkeko Knickerbocker Club aretoko barra-buru izan zen Martini jaunarengandik etor daiteke haren izena. Beste teoria batek XIX. mendearen amaieran Bostongo taberna batean koktela asmatu zuen Martínez jaun batekin lotzen du. Martini & Rossi bermut markatik ere erator daiteke, bere produktuak Estatu Batuetara esportatzen baitzituen koktela izan baino askoz lehenago.[4]
Erreferentziak
- ↑ Bardi, Carla. (cop. 2008). El libro de plata de los cócteles : 1001 cócteles para todas las ocasiones. Robinbook ISBN 978-84-96054-43-1. PMC 971702506. (kontsulta data: 2022-05-02).
- ↑ Edmunds, Lowell. (1998). Martini, straight up : the classic American cocktail. (Revised edition. argitaraldia) ISBN 0-8018-5971-9. PMC 38948289. (kontsulta data: 2022-05-02).
- ↑ https://eu.drink-drink.ru/kak-sozdat-luchshiy-vodochnyy-martini/
- ↑ Egile Batzuk. (2008). El libro de plata de los cócteles. Grasindo. 20-21.or. ISBN 9788496054431.[1]