Marlie Packer (Yeovil, Somerset, 1989ko urriaren 2a) Ingalaterrako errugbilaria da, hirugarren lerroko hegal postuan aritzen dena. 2017tik Premiership Women's Rugbyko Saracens Women taldean jokatzen du. 2008an egin zuen debuta Ingalaterrako emakumezkoen errugbi selekzioarekin eta, besteak beste, 2014ko Munduko Errugbi Kopa irabazi zuen talde nazionalarekin.[1] World Rugbyren urteko emakumezko jokalari onena izendatu zuten 2023an.[2]
Palmaresa
Erreferentziak
- ↑ Marlie Packer. athletemedia.co.uk (kontsulta data: 2024-3-4).
- ↑ Marlie Packer crowned World Rugby Women's 15s Player of the Year. World Rugby, world.rugby (kontsulta data: 2023-11-4).