José Cadena Eleta (Pitillas, 1855eko martxoaren 20a - Burgos, 1918ko ekainaren 8a) nafar elizgizona izan zen. Ikasketak Iruñeko apaiztegian egin zituen, Zuzenbidekoak, berriz, Zaragozako unibertsitatean. Biurrungo eta Agoitzeko apaiza izan ondoren, Avilako apezpikutegiko bikario nagusi izendatu zuten. 1901. urtean Segoviako apezpiku izendatu zuten eta Gasteizkoa handik hiru urtera (1904-1913). 1913an Burgosko artzapezpiku egin zuten. Haren lan garrantzitsuenak: Tratado teórico-práctico de procedimientos eclesiásticos en materia civil y criminal, Código procesal canónico eta El sacerdote perfecto.

Gasteizko gotzain ziharduela, elizbarrutiak artean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hartzen zituelarik, 1910eko otsailaren 3an jaulkitako pastoral baten bidez, haurrak euskal izenez bataiatzea debekatu zien elizbarrutiko apaizei.[1] Guraso askoren erantzuna izan zen jaioberriak ez bataiatzea.

Erreferentziak

  1. UGALDE, Martin de (1984), Biografía de tres figuras nacionales vascas: Arana-Goiri, Agirre, Leizaola. Sendoa, Donostia, pág.108.


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia .