Hormisdas[1] (Frosinone, (Italia) 450 - † Erroma, 523ko abuztuaren 6a) Eliza Katolikoaren 52. aita santua izan zen 514 eta 523 urteen bitartean. Alarguna zen aita santu bilakatu zenean. Haren seme Silverio ere aita santua izan zen. Mendebaldeko eta Ekialdeko Elizak batu zituen, Akazioaren zisma amaituz.
Biografia
Hormisdas Frosinonen jaio zen, Italian, 450ean.
Hautatu zutenean, diakono zen, Eliza katolikoko hierarkiako behe-mailako kidea, apaizaren eta apezpikuaren azpian. Ordenatu baino lehenago, ezkonduta egon zen eta seme bat ere bazuen, etorkizunean aita santu izan zena, Silverio izenaz[2].
482an hasitako Acazioren zisma amaitu zuen, mendebaldeko eta ekialdeko Eliza kristauak bananduz. Konstantinoplako patriarka zen Acaziok eman zion izena banaketa hari eta, 519an, Horsmidasen formula deritzonak baretu zuen nolabait Erroma eta Konstantinoplaren elizen ezinegona.
Aita santu izan zen garaian, matematikari eta astronomo Dionysius Exiguus mojeari egutegia berregiteko eskatu zion: horrela, Jesusen jaiotza Aro kristauaren lehen urte izan zen. Gerora egiaztatu zen bezala, haren kalkuluek sei bat urteko errorea zuten, Herodes I.a Handiaren erregealdia gaizki datatu baitzuen eta Jesus Erroma sortu zeneko 753. urtean jaio zela atera zitzaion, ziurrenik 748an baitzen.
Garai hartan Teodoriko I.aren kontsul eta delegatu Flavio Magno Aurelio Kasiodoro ospetsuaren aurrean hautatu zuten aita santu. Konstantinoplara bidalitako hirugarren delegazioak Akazioren ondorenetik erabat aparte mantentzen ziren bi elizen arteko bakea lortu zuen. Indartsu eutsi zion dotrinari, kleroa erreformatu zuen, bakea proposatu zien Ekialdeko elizei, manikeoak bidali zituen Erromatik...
523ko abuztuaren 6an hil zen Erroman.