Frederick Chapman Robbins (Auburn, Alabama, 1916ko abuztuaren 25a - Cleveland, Ohio, 2003ko abuztuaren 4a) Estatu Batuetako sendagilea izan zen.
Harvard unibertsitatean medikuntzako ikasketak egin ondoren, Estatu Batuetan, Italian eta Ipar Afrikan borrokatu zen Bigarren Mundu Gerran. Clevelandeko Western Reserve unibertsitateko pediatria-irakasle izan zen 1952tik aurrera. Medikuntzako Nobel Saria eskuratu zuen 1954an J.F. Enders eta T.H. Weller osagileekin batera, poliomielitisaren birusaz egin zituen ikerlanengatik.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak