Frantz Fanon (Fort-de-France, Martinika, 1925eko uztailaren 20a - Washington Hiria, Ameriketako Estatu Batuak, 1961eko abenduaren 6a) Antilletako psikiatra eta iraultzailea izan zen. Psikiatriaren alorrean, neurosi-mota batzuek gizarte-arazoek sortzen dituztela aldeztu zuen; soziologian, oso lan garrantzitsuak idatzi zituen kolonizaturiko herrien askapen-prozesuari buruz.[1]

Bigarren Mundu Gerran Frantziako gudarostean aritu ondoren, psikiatria-ikasketak egin zituen Lyonen, eta Aljeriara jo zuen 1953. urtean. Bertako Nazio Askapenerako Fronteko kide bihurtu ondoren, El Moudjahid egunkari klandestinoa sortu zuen Tunisian (1956), eta 1960an Ghanara bidali zuten Aljeria libreko enbaxadore. 1952. urtean Peau noire, masques blancs (1952, Larru beltza, mozorro zuriak) berak izandako bizipenak azaltzen dituen liburua eman zuen argitara.[2]

Kolonialismoaren aurka eta iraultzaren alde idatzi zituen artikuluek eta liburuek berebiziko eragina izan zuten kolonietako munduan, baita Euskal Herrian ere: L´an V de la révolution algérienne (1959, Aljeriako iraultzaren V. urtea), Les Damnés de la Terre (1961, Lurreko kondenatuak), Pour la révolution africaine (1964, Afrikako iraultzaren alde).[3]

Frantz Fanon euskaraz

2025ean Another day. Another night Guggenheim Bilbao museoko erakusketan Barbara Kruges artistak euskarara ekarri zuen bere aipua.

Idealismo itsua atzerakoia da, beldurgarria, hilgarria. (Franz Fanon)

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Frantz Fanon | Biography, Writings, & Facts | Britannica» www.britannica.com 2025-08-29 (kontsulta data: 2025-10-03).
  2. Drabinski, John. (2019). Zalta, Edward N. ed. «Frantz Fanon» The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Metaphysics Research Lab, Stanford University) (kontsulta data: 2025-10-03).
  3. (Ingelesez) «The Wretched of the Earth (book by Fanon) | Summary & Analysis | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2025-10-03).

Kanpo estekak