Dominic Thiem (Lichtenwörth, 1993ko irailaren 3a) austriar tenislaria da. 2018an eta 2019an txapeldunordea izan zen Roland Garros txapelketan. 2020an Australiako Irekian txapeldunordea ere izan zen eta AEBetako Irekia irabazi zuen.