Doha[1] (arabieraz الدوحة ad-Dawḥa edo ad-Dōḥa, euskaraz: «zuhaitz handia»), Qatarko hiriburua da. 132 kilometro karratuko azalera du eta 339.847 pertsona bizi dira bertan. Arabiar penintsularen ekialdean dago, Pertsiar golkoaren ertzean.

Doha

Historia

Badirudi 1765. urteko mapa batean hiria agertzen dela. 1821. urtean, britainiarrek Vestal itsasontzitik hiria bonbardatu zuten. Ofizialki, 1825. urtean sortu zen hiria, Al-Bida izenarekin. Urte hartan, Qatar eta Bahrain arteko gudan hiriko zenbait auzune suntsitu egin zituzten. 1841ean berriz bonbardatu zuten hiria. Sei urte geroago, Bahrain kontrako guda batean hiria guztiz suntsitua izan zen. Berriz gauza bera gertatu zen, 1867. urtean. 1882ean, hiriko hego-mendebaldean, gotorleku bat eraiki zuten.

Qatarko hiriburua bilakatu zen ,1916. urtean. Hurrengo urtean, hiri erdian dagoen Al-Kout gotorlekua eraiki zen. Arrantzaleak eta perla jazotzaileak izan dira biztanleak XX. mendeko urte gehiengoak. XX. mendeko lehenengo urteetan, 350 perla jasotzeko itsasontzi zeudela uste da. 1930ko hamarkadan japoniarrek perlen kultiboa sortu zutenean hiria eta herrialdea txiro bihurtu zituzten. Hala ere, laster petrolioa aurkitu zuten eta ekonomia suspertu zuen. Bigarren mundu gerran, petrolioaren industria gelditu egin zen.

Demografia

Biztanleriaren hazkundea ikaragarria izan da azkenaldian. Biztanleriaren gehiengoa atzerritarra da. 1980ko hamarkadan 200.000 biztanle zituen. Gero, 2000. urtean, 300.000 biztanle inguru zituen eta gaur egun, 2 miloi inguru.

Klima

    Datu klimatikoak (Doha)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 21.7 23.0 26.8 31.9 38.2 41.2 41.5 40.7 38.6 35.2 29.5 24.1 32.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 12.8 13.7 16.7 20.6 25.0 27.7 29.1 28.9 26.5 23.4 19.5 15.0 21.6
Euria (mm) 13.2 17.1 16.1 8.7 3.6 0 0 0 0 1.1 3.3 12.1 75.2
Iturria: World Meteorological Organisation (NBE)[2]

Barrutiak

Hona hemen Dohako barruti nagusiak:

  • Al Bidda (البدع)
  • Bin Mahmoud (فريج بن محمود)
  • Al Dafna (الدفنة)
  • Al Hilal (الهلال)
  • Madinat Khalifa (مدينة خليفة)
  • Al Mamoura (المعمورة)
  • Al Markhiya (المرخية)
  • Al Nasr (النصر)
  • Aireportu zaharra (المطار القديم أو المطار العتيق)
  • Onaiza (عنيزة)
  • Qutaifiya (القطيفية)
  • Ras Abu Aboud (راس أبو عبود)
  • Al sadd (السد)
  • Rumeilah (الرميلة)
  • Al Waab (الوعب)
  • Wadi Al Sail (وادي السيل)
  • Mendebaldeko badia (الخليج الغربي)

Ekonomia

Merkataritza eta arrantza portu garrantzitsua. Petrolio aberastasun handia du.

Hezkuntza

Hirian Qatar Unibertsitatea eta HEC Paris negozio eskolaren campusa daude.

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Geografia
Qatar
Artikulu hau Qatarko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia .