Deep Impact, euskaraz: «Talka Sakona», 1998ko Mimi Leader estatubaturrak zuzendutako zientzia-fikzio eta hondamendi film bat da. Robert Duvall, Téa Leoni, Elijah Wood, Vanessa Redgrave, Maximilian Schell eta Morgan Freeman sktoreek antzeztu zuten.

AEBetan 1998 maiatzaren 8an estreinatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1998ko maiatzaren 10a, AEB, Virginia estatuko Richmond hirian, Leo Biederman (Elijah Wood) ikasle nerabea bere institutuko Astronomia Elkartean izen eman du, zerua behatzeko baino Sarah Hotchner (Leelee Sobieski) neskalagunarekin egoteko asmoz.

Egun batez, Leok izar kumulu batean orban txuri bat aurkitu eta horren berri izatean Marcus Wolf (Charles Martin Smith) astronomialaria Lur planetarekin talka egitera doan kometa bat dela jabetuko da.

Bitartean, Jenny Learner (Téa Leoni) MSNBC telebista kateko kazetari handigura eskandalua sor dezaken senatari baten ustezko ezkutuko istorio bat ikertzen ari dela, ustekabean Ellie (E.L.E.) delakoa haren maitalea ez dela ohartuko da, Lurra suntsitu dezaken kometa baten izena baizik.

Aktoreak

Messiah espaziontziko eskifaia

AEBetako Gobernuaren ofizialak

Lerner familia eta MSNBCko

Biederman familia eta bestelakoak

Ikus, gainera

Kanpo estekak