Davao hiriaren eta probintziaren kokalekua.

Davao[1] edo Davao Hiria[1] (cebueraz: Dakbayan sa Dabaw, filipineraz: Lungsod ng Dabaw) Filipinar uharteetako hegoaldeko hiria da, eta Davaoko eskualdeko hiriburua (Mindanao uhartea), Davao ibaiaren ertzean eta Davao golkoaren ondoan dagoena. Davaoko portua kopra- eta kalamu-esportatzailea da. Unibertsitatea du. Nekazaritza da Davaoko ekonomia-jarduera nagusia.

Historia

1849an sortu zuen hiria Jose Oianguren buru zuen 70 laguneko espedizio batek, bertako jendeen kontra borrokatu eta gero. Oiangurenek, Gipuzkoako Bergara herrian jaio zelarik, Davaoren ingurua Gipuzkoa Berria izendatu zuen. Hiriari, berriz, Bergara Berria izena jarri zion, baina gero errekaren izena hartu zuen hiriak.

1945ean, Bigarren Mundu Gerran, borroka latzak izan ziren han, Japoniako eta Estatu Batuetako armaden artean.

Klima

    Datu klimatikoak (Davao City)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.9 31.2 32.3 33.0 33.0 31.6 31.4 31.6 31.8 32.1 32.1 31.4 31.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 26.4 26.6 27.3 28.0 28.0 27.2 27.0 27.1 27.3 27.4 27.4 26.9 27.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 21.9 22.0 22.3 23.0 23.0 22.9 22.7 22.7 22.8 22.8 22.7 22.4 22.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 114.7 99.0 77.9 144.9 206.7 190.1 175.9 173.2 180.1 174.8 145.7 109.7 1792.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 17 14 12 11 15 19 18 17 17 19 20 20 199
Iturria: PAGASA[2]

Herri eta hiri senidetuak

Davao ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Davao Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [2]

Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (kontsulta data: 2013-02-10).
  2. units=metric= Climatic Normals of the Philippines. The Naval Research Laboratory sartze-data=2013-01-12.

Kanpo estekak


Geografia
Filipinak
Artikulu hau Filipinetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia .