Ane Labaka Mayoz[1] (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1992ko abuztuaren 8a) bertsolaria, idazlea, gidoilaria eta genero ikuspegia txertatzen duen ikerlaria da.
Bizitza
Euskal Herriko Unibetsitatean Euskal Ikasketetako Gradua bukatu zuen 2016an Gasteizen. Egun, euskara irakasle, itzultzaile, hezitzaile eta bertso-eskolako irakasle bezala dihardu. Lasarte-Oriako bertso-eskolako eta Donostiako Dokako bertso-eskolako partaidea da.[2]
UPV/EHUn Gizarte Antropologia masterra ikasi zuen eta Bertsolaritzan garatutako umorea(k), genero ikuspegitik ikerketa burutu zuen amaiera lana gisa. Bertan sexu-genero sistemaren eragina aztertu zuen bertsolaritza, umore, emakume eta botere harremanen arteko loturak aztertuz. Bere bizipenak aipatzeaz gain, 11 emakume elkarrizketatu zituen: Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Amaia Agirre, Bea Egizabal, Nerea Elustondo, Aitziber Garmendia, Idoia Torregarai eta Irantzu Varela.[3][4] 2019an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala jokatu zuen.
Ikasketa Feministak eta Generokoak masterra bukatzean, berriz, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea aztergai, genero-ikuspegitik izan zuen ikergai.[5][6]
Txakur Gorria kolektiboko kidea da Ane Labaka eta 2019an Gure Eskuk abiatutako Tripontzia komiki digitala idatzi zuen Nerea Ibarzabalekin batera. Protagonista ezberdinak dituzten zazpi istoriok osatzen dute komikia, eta burujabetzaren norabidea eguneroko erabaki txikietan hartzen dela irudikatzen du lanak.[7]
2023an argitaratu zuen lehen eleberria, Barraskiloek baino bat gehiago. 10 urteko haur baten ahotsetik kontatu du istorioa. Sukaldeko mahaian, gurasoek banandu egingo direla jakinarazten dioten unean hasten da istorioa. Uxue Razkin Ereineko editoreari album ilustratu gisa eman zion bi urte lehenago, eta elkarrekin egin zuten bide gozagarri horretan nobela bihurtu zen.[8]
Lorpenak bertsolaritzan
- Bertsolari Txapelketa Nagusia:2022
- Final aurrekoak, bigarren txanda (1)
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:
- final-laurdenak (1): 2015
- Seigarrena (1): 2019
- Laugarrena (1): 2024
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa:
- Txapeldun ordea: 2006 (txikitan), 2009 (handitan)
- Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa:
- Txapelduna: 2008 (handitan)
Sariak:
- Berritxu saria (1): 2008 [9]
- Hernandorena saria (1): 2010 [10]
- Osinalde saria (1): 2011 [11]
- Plazatik Gaztetxera (1): 2011
- Lizardi saria (1): 2014 [12]
- Señora sariketa (1): 2022 [13]
Literatura
Argitalpenak

- Pirritx, Porrotx eta MariMotots eta Makulu Ken taldeentzako kantu-letrak.[2]
- Irrikituetan (Booktegi, 2017)[14]
- Algara mutilatuak. (Susaren Lisipe bilduma, 2021)[15]
- Ezpainetakoak.(Susa/EHAZE, 2021)[16][17]
- Erradikalak.(Susa/EHAZE, 2021)[18]
- Barraskiloek baino bat gehiago. Eleberria (Erein 2023)[8][19]
- Murmur. (Erein 2024)[20]
Poesia
- Hezur berriak. (Susa, 2025). Liburuaren azalaren egilea: Aitane Goñi Landa.[21] [22][23]
Sariak eta errekonozimenduak
- 2017an Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Laboa Katedrak esleitutako ikerketa proiektu saria, doktore tesietarako bidea sustatzekoa.[24]
- 2018an Maria Goyri saria, genero ikuspegia barne hartzen duten UPV/EHUko master amaierako lanei emandako saria.[25]
- 2018an Markina-Xemeingo Udalak antolatuzen duen XII. Peru Abarka Album Lehiaketaren idazlan irabazlea.[26]
- 2024an Peru Abarka lehiaketako narrazio onenaren saria irabazi berri zuen [27]
Erreferentziak
- ↑ Abizena Mayoz idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Maioz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia
- ↑ a b Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ane Labaka Mayoz» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-06-13).
- ↑ «Irriak norabide berean kolpatzen duenean beti...» Argia (kontsulta data: 2019-06-13).
- ↑ Garate, Miren. ««Esperimentatzeko eremu izugarria daukagu umorean»» Berria (kontsulta data: 2019-06-13).
- ↑ Labaka Mayoz, Ane. (2018-10). 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea aztergai, genero-ikuspegitik. doi:. (kontsulta data: 2019-06-13).
- ↑ «Askotariko ikerketak, bertsolaritzaren inguruan» Mintzola (kontsulta data: 2019-06-13).
- ↑ Alzuru, Jone Bastida. ««Hitzetatik ekintzetara pasatu gara komikian»» Berria (kontsulta data: 2020-04-29).
- ↑ a b SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-10-06). «10 urteko haur baten ahotsetik kontatu du Ane Labakak ‘Barraskiloek baino bat gehiago’ nobela» naiz: (kontsulta data: 2023-10-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Berritxu Saria (13. 2008. Berriatua) - Aldizkakoa - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2024-10-09).
- ↑ «Hernandorena saria irabazi du Ane Labakak - Lasarte-oria» Txintxarri.eus (kontsulta data: 2024-10-09).
- ↑ Eneritz, Gorrotxategi(e)ko. (2011-04-18). «Ane Labakak irabazi du Osinalde sariko final nagusia» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2024-10-09).
- ↑ «Ane Labaka txapeldun» bertsoa.eus (kontsulta data: 2024-10-09).
- ↑ «Ane Labaka 'pameladun' II. Señora Sariketan» bertsoa.eus (kontsulta data: 2024-10-09).
- ↑ ZIRRIKITUETAN
- ↑ Biain, Aitor. «Umorearen zauriaz, feminismotik» Berria (kontsulta data: 2021-03-23).
- ↑ Labaka Mayoz, Ane 1998-. Ezpainetakoa. ISBN 9788491093435. PMC 1084517231. (kontsulta data: 2019-06-13).
- ↑ «'Ezpainetakoa', helduentzako album iradokitzailea» El Diario Vasco 2018-11-10 (kontsulta data: 2019-06-13).
- ↑ [https://susa-literatura.eus/liburuak/ganb16 Erradikalak Ane Labaka Mayoz / Beatriz Egizabal Ollokiegi, 2022]
- ↑ Alzuru, Jone Bastida. (2023-10-14). «Neskato bat familia ereduez gogoetan» Berria (kontsulta data: 2023-10-14).
- ↑ Labaka Mayoz, Ane. (2024). Murmur. Erein ISBN 9788491099949..
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-03-26). «Ane Labakaren ‘Hezur berriak’, edertzat agertu izan den horren lokatzak agertzeko ahalegina» naiz: (kontsulta data: 2025-03-27).
- ↑ «Ane Labakak bere lehen poesia liburua plazaratu du: 'Hezur berriak'» Berria 2025-03-26 (kontsulta data: 2025-03-27).
- ↑ Agirre, Jon. (2025-03-26). ««Munduaren kontrakarretik» egunerokoa papereratzeko ariketa» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-03-27).
- ↑ «Baditugu aurtengo deialdiko sarituak» Mintzola (kontsulta data: 2019-06-13).
- ↑ «Maria Goyri saria jasoko du Ane Labakaren ikerketak» Mintzola (kontsulta data: 2019-06-13).
- ↑ «Ane Labakaren "Ezpainetakoa" idazlanak irabazi du Peru Abarka Album Lehiaketa - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2018-04-24 (kontsulta data: 2019-06-13).
- ↑ Garaia, Pagola Urriza(e)ko. (2024-05-02). «Ane Labaka: "Berezia izan da 'Murmur' idaztea"» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2024-10-09).
Kanpo estekak
- {Bideoa} BAZINEN BEHIN: Ane Labaka, umorean aditu.
- (Bideoa) “Ezpainetakoa” aurkezpen ekitaldia.
- Elkarrizketa: "Oxala dena aldatuko bagenu pixkanaka" Berria, 2020.08.20
- Elkarrizketa: "Umoreaz serio"Berria, 2021.09.05