Artikulu hau asteroideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ida».

243 Ida, asteroide gerrikoan aurkitutako 243. asteroidearen izena da. 1884ko irailak 29an aurkitu zuen Johann Palisak. Daktyl izeneko ilargi bat du. S klaseko asteroide bat da, eta 55x24x20 kilometroko neurria du, 4,6 ordutik behin biratzen duena bere ardatzik laburrenaren inguruan. Koronis familiako kideetako bat da. Bere orbietak, 2,86 unitate astronomikoko erdiardartz nagusi bat eta 4,84 urteko periodo bat du. Bere okerdura 1,1ºkoa da.

Galileo zundak 1993ko abuztuak 28an hartutako irudia, non 243 Ida asteroidea eta bere ilargia den Daktyl ikusten diren.


Aurrekoa
242 Kriemhild
Asteroidea
1884ko irailak 29an aurkitua
Ondorengoa
244 Sita

Kanpo estekak